Donostian emandako prentsaurreko batean, Asier Arrese hazi Fundazioko zuzendariak, Xabier Zabaleta Jakitea elkarteko presidenteak eta Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza idazkariak eman dute ekimen honen berri.
‘Gure Karta ‘saioak proiektuarekin bat egiten duten jatetxeen menu eta karten eskaintza aztertzen du, baita edarien eskaintza ere, eta, hala badagokio, parte hartzen duten jatetxeen eskaintza gastronomikoa osatzen duten lehengaien jatorria azpimarratzen du.
Jatorriak
Berdin jokatzen da edariaren eskaintzarekin, jatorriaren araberako sailkapena arrazionalizatzen baita. Besteak beste, Kostalde, Txuleta, Xixario, Katxiña eta Ziaboga jatetxeek euren kartak eta menuak birdefinitzeko prozesua hasi dute, proiektuaren irizpideei jarraituz.
Datozen hilabeteetan, ekintza 100 ostalaritza-establezimendu ingurutara zabaldu nahi da, batik bat jatetxeetara eta tabernetara.